martes, 29 de septiembre de 2015

Konpetentzia Digitala, Jordi Adell

Gaurko saioan Konpetentzia digitalari buruzko gaia jorratu dugu.  Gai honi buruz hitz egiten duen gizon bateko  bideo bat ikusi dugu, Jordi Adellrena.

Gaia jorratu baino lehen konpetentea izatea zer den azalduko dugu. Konpetente izateak ez du esan nahi soilik tresna, programa ,etab erabiltzen jakitea edo dominatzea dela. Horiek nola erabili irakastea eta besteei lotzen den testuinguruan mugitzen jakitearekin lotuta dago. Bestalde, konpetentziarekin erlazionatzen da teknologiarekiko mugak non dauden jartzea eta baita ere besteei muga horiek erakutaraztea.


Konpetentzia digitala oinarrizko zortzi konpetentzietako bat da. Derrigorrezko hezkuntzaren  barruan dago eta beraz, lehen eta bigarren hezkuntzako kurrikulun guztiaz informatu behar du. Gainera, eskolak, bizitza guztian zehar ikasteko formatu behar ditu ikasleak.

  Baina konpetentzia Digitalaren barruan, tresna teknologiakoak erabiltzea baino aratago doa eta  lau elementuz osatzen da:

 1-Informazionala: Informazioarekin lan egiteko gaitasun eta  ezagutzen multzoa da, informazio arazo bati aurre egiteko, informaizo bilatzeko, organizatu, analizatzeko, antolatzeko, ebaluatzeko...eta ondoren, informazio berria bilatzeko.

  2- Informatikoa edo teknologikoa:Tresna teknologikoak edo informtikoa ez da soilik ordenagailuak izten, baita ere, liburu digitalak, tabletak, argazki kamarak, mugikorrak.. etab hau da, inguratzen gaituen aparatu teknologiko guztiekin. Aparatu hauek orain dela 30 urte ez ziren beharrezkoak, batzuk ez zirelako existitzen eta gaur egun ordea beharrezko gauzak bihurtu dira. Gainera gero eta errazago egten zaigu aparatu berriak erabiltzea, azkarrago egiten dugu

3- Alfabetizazio anitzak:. Gainera, pertsonak bizitzan zehar jasotzen duten informazio guztia hizkuntza horien bidez jasotzen dute eta eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen ezta formatu soinu izkuntzan, komikiarenena, argazkigintzarenean, bideoarenean... Horrela, azken hauek, curriculumaren parte izan behar lukete. Eskolak  azken finean ez ditu ikusle kritikoak sortzen, ezta ahozko eta liburuen lengoaiarekin zerikusia ez duten ezer erabiltzen.

4- Kognitibo generikoa: Azkenean gaur egun oso errasa da informazioa bilatzea eta informazio iturri ugarirekin topatzen dugu.  Hemen etortzen da arazoa, batzutan ez dakigu informazio hori erabiltzen.
Horregatik aurretik dakiguna garrantzitsua da erabiltzea eduki berriak sortzeko.

5- Gizarte digitala: Gaur egun gure argazki pertsonalak sare sozialetara igotzea edo berdina dena, internetera igotzea arriskutsua da. Beste pertsona bat eskuratu dezake eta erabili edo lan bat bilatzerakoan zure argazkiekin topo egin dezakete. Gauzak hauek gertatzen dira, bizitza pribatuaren mugak ez dakigula batzuetan non dauden eta pasatzen ditugulako. Nahasten dugu zein den bizitza errealeko mundua eta mundu birtuala.

Lau elementu hauekin batera beste elementu batzuk daude, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak konpetentziak lantzeko. Konpetentzia digitalak ez dira soilik eskoletan lantzen, familiak baita ere erantzukizun handia du. Azken finean umeak ikusten dituen gauzak baita ere imitatzen  ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario