viernes, 11 de septiembre de 2015

1- Nola izan da teknologiarekin eduki duzun esperientzia edo ibilbidea?


Jaio nintzenetik, teknologia nire inguruan izan ditut. Hasiera batena zenbait makinekin jolasten nuen, baina txikia nintzenez, gurasoek kontrolatzen zuten zenbat denbora egoten nintzen elementu haiekin. 

Orain atzerantz begiratzen badut, gauza pilla aldatu behar dira konturatzen zara. 

Musikaren atalean fijatzen banaiz, lehen musika entzuteko beharrezkoa zen pilekin kargatu bateria, musika kopuru bat eduki behar zenuen 20 abesti eta gaur egun ordea musika entzuteko edozein aparatuarekin entzun dezakezu, gainera kaskoak ez dira beharrezkoak aparatu txikiekin. 

Mugikorraren atala aztertzen badut, telefonoen eboluzioa oso handia izan da, lehen asko pisatzen zuten, handiak ziren, txuri beltzean ikusten genituen irudiak eta gaur egun ordea, ez dira ezta beharrezkoa botoiak, gauza pilla bat egin dezakegu beraiekin, pisu gutxikoak izaten dira eta ezinbesteko tresna bihurtu da.
Ordenagailuak direla eta, oso handiak ziren eta pisu handikoak, lanak gordetzeko disketeak erabiltzen genituen. Gaur egun oredea, tamana ezberdineko ordenagailuak daude


2-  Zer egin dezakezu tresna teknologikoekin?

Gaur egun tresna teknologikoekin hainbat gauza egiteko gai gara. Gehien erabiltzen dudan elementuak batez ere,  ordenagailua eta mugikorrarra da. 

Ordenagailuak unibertsitaterako lanak egiteko eta hainbat informazio biltzeko erabiltzen dut. Baita ere,  erosketak interneten egitetik argazkiak editatu eta Movie makerekin bideoak sortzera.  Word eta officeko programekin moldatzen naiz eta  oinarrizko jakintzak ditut. 

 Bestalde eta gehien bat mugikorrak komunikatzeko erabiltzen dut. Ez bakarrik dei baten bitartez, sare sozialak erabiltzen ditut helburu berdinarekin. 
 Tresna honekin hainbat gauzak egiteko gai nahiz.  Aplikazio berrien esker, argazkiak eta bideoak bidaltzen ditut, argazkiak editatzen ditut,..
Aragazki kamara baita ere erabiltzen dut sarritan argazkiak egiteko eta gero programarekin argazkiak editatzen ditut.

3- Zure burua kompetentea ikusten duzu biharko egunean klase baten aurrean?

Teknologiei ematen zaion erabilerarekin gaur egun, ez dut arazorik ikusten biharko egunean datozen teknologiekin moldatzea, teknologiak egunero aldatzen joaten dira eta orokorrean arazorik gabe moldatzen naiz. 
Gainera uste dut, hemendik gutxira klaseetan liburuak desagertuko direla.  Teknologi berriak erabiltzea oso baliagarria da momentu askotan, baina beste gauzak ahaztu gabe.


Amaitzeko, nire ibilbidea teknologiarekin bideo bat jarriko dut. Bideo honetan ikusiko duzue bizitzan zehartresna teknologikoak nola jaldatu diren, bai fisikoki bai ematen zaien erabilera kontuan izanik. 




Ondorio bezala, bideo hau egiterakoan hainbat oroitzapen burura etorri zaizkit.   Tresna batzuk gaur egun ez dira erabiltzen. Gero eta teknologia modernoagoa, azkarragoa, pisu gutxikoa, eta txikiagoak sortzen dira.

Adibidez, konturatzen naiz, nire lehenengo mobila eta gaur egun daukadan mobilaren desberdintasuna izugarria dela. Barrutik eta kanpotik, baina garrantzitsuena  urteak pasa ahala dependentzi izugarria sortu da eta ezinbestekoa kasu gehienetan.


Azkenik,  teknologia munduan konpetentea izateko eguneratuak egon behar garela uste det. Izan ere azkeniko gailuak eta aurrerapenak ezagutzen ez baditugu, ezin gara adituak deitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario