Gu Maider Garate, Maialen Franco, Oihane Garay eta Marina Fuentetaja gara eta gure gaia Komunikazio eta Inkomunikazioa da. Gai hau aukeratzearen zergatia hurrengoa da:
Komunikazio, inkomunikazio kontzeptuak harremantzeko lana egin dugu guk azken
aste hauetan zehar. Egia esan, hasieran, lan erraza zirudien horrek buruhauste bat baino gehiago ekarri digu. Hala ere, pozik gaude gure emaitzarekin.
Aurkezpen honi hasiera emateko, Ramón Gómez de la Serna idazleak utzi zizkigun bi esaldi aipatuko ditugu, gure lanarekin bat datozenak:
“TV: pecera de los seres humanos.”
“El café intenta hablar”
Lehenengo esaldiari dagokionez, modu hontetan harremandu dezakegu gure artefaktoarekin:
Argazki honetan gure artefaktoaren bidez islatu nahi izan duguna ikusten da. Hau da, komunikatuak gaude, baina aldi berean oso
-Pezera 1: Errealitatetik isolatzen ez duen distrakziorik gabe. Besteekin komunikatzeko ez du pantailarik behar.
-Pezera 2: Aurrekoa baino isolatuago dago, baina ez horrenbeste. Munduarekiko isolamendu hori ez dago oso garatua. Hala ere, komunikatzeko inkomunikazioa ere sortu dezake. Adibidez, sare sozialak erabiliz.
-Pezera 3: Isolatuena da. Horretarako urez estali dugu burua eta uretan flotatzen sare sozialen ikonoak daude, tapoi bat osatzen dutelarik, pezera osoa estaliz. Honen bidez, hurengoa errepresentatu nahi izan dugu: pertsona hori munduarekiko isolaturik bizi da, komunikatzeko modu bakarra sare sozialak direlarik, baina inkomunikazioa dago ald berean.
Bakoitzak bere mundua sortzen du sare sozialen inguruan edota mugikorren inguruan. Errealitate eta irrealitatearen artean murgiltzen du bere burua, izatea gustatuko zitzaiokeenaren artean eta, benetan, denaren artean. Baina, zein da benetan errealitatea? Galdera honi erantzutea zaila da, agian denon artean erantzun ahal izango genuke, baina horretarako pezera horretatik ateratzea ezinbestekoa litzateke. Izan ere, ez al duzue inoiz hurrengo sentsazioa izan: beti besteekin komunikatuak eta, aldiz, bakarrik gaudela. Askotan besarkada baten beharra izan, hau da, komunikazio fisikoaren beharra, eta, aldiz, jasotzen dugun gauzarik “antzekoena” whatsappera iristen zaigun emotikono bat da - bai, muxua bidaltzen duen emotikono hura - edota instagram sare sozialean jasotzen dugun “like” bat. Eta horrelako gauzak jende asko zoriontsu egiten du. Batez ere, pezera horretan oso murgilduta dauden horiei.
Makina batekin komunikatuak gaude, pertsona baten begietara begiratzea ahazten zaigun bitartean. Zein da errealiatea orduan?
Eta teknologiak separatzen bagaitu? Eta etengabe konektatuak egoteko promesak deskonektatzen bagaitu? Eta teknologiak ziurtatzen duen gerturapena ilusio bat besterik ez bada? Azken finean, garai pradoxiko batean bizi gara, kontraesanez beterik dagoena. Gailu elektronikoen etengabeko presentziak harremantzeko bide berriak ireki ditu, baina, ikuspuntu desberdinez begiratuz, harreman hauek fikziozkoak izan daitezke, hau da, harremantzeko modu faltsuak. Azken finean, besteekin gaude, baina bakarrik aldi berean.
Sozial deitzen diogun ingurune hori ez da ezer gure ordenagailu edo mugikorrak itzalita egonez gero. Inguratzen gaituen teknologia hori ilusio hutsa besterik ez da. Zoriontsuak gara gertakizun bat partekatzen dugunean, baina ez litzateke gauza bera izango inor ez balego hor, fisikoki, gurekin partekatzeko. Antisozialak bihurtzen ari gara, ondorioz, besteen begietara begiratzean lor dezakeegun satisfakzioak, jada, ez gaitu betetzen. Agian, behar dugun gauza bakarra benetazko konexio bat edukitzea da. Zenbat gauza galtzen ditugu bizitza errealean, bizitza irreal horri erreparatzen diogun bitartean? Azken finean, horrenbeste gauza polit galtzen ditugu pantaila bati begira gaudenean. Ez dago besarkada edo begirune bat ordezkatzen duen emotikonorik.
Beraz, komunikazioz inguraturik gaude, inkomunikaturik gauden bitartean. Paradoxa etengabean. Mundu erreala ezagutu duten horien artean eta errealitate birtual batean bizi diren horien artean.
|
lunes, 28 de diciembre de 2015
ARTEFAKTOA
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)